2015(e)ko abenduaren 24(a), osteguna

Gabonak heldu dira

Gabonak ilusio eta poztasunezko garaiak dira ume guztientzat, eta kantak egun hauek ospatzeko modu ezinhobeak dira haientzat, gozatu ez ezik gauzak ikasten dituztelako hauen bidez. Hona hemen kanta oso apropos batzuk:









Bestalde, ume txikienei Mari Domingi nor den ulertzea pixkatxo bat kostatu ahal zaie. Hurrengo ipuina oso lagungarria da:


2015(e)ko abenduaren 21(a), astelehena

Berdintasunean hezten

Berdintasunean erlazionatzen ikasteko leku pribilegiatutako bat ikastetxeak dira. Elkar hobeto ezagutu, besteen aitorpenean oinarritutako harremanak eduki edo konplizitatetik komunikatu eta emakume edo gizon gisa ditugun eskubideak ezagutzera eramaten gaituzten esperientzia berriak konpartitzen ditugu ordu batzuez egunero.

Beraz, etorkizuneko irakasleok hezkidetza hartu behar dugu erreferentziatzat, eta horrela, gure ikasleen artean berdintasuna egotea lortuko dugu. Baina, zer da hezkidetza? Hona hemen haren testuingurua ondo azaltzen duen Prezi bat:




Bestalde, Haur Hezkuntzan berdintasuna lantzeko ipuin oso aproposa partekatuko dizuet, Printzesa ezberdina dauka izena:

Bazen behin, duela urte gehiegirik ez eta oso urrun ez dagoen leku batean, Alba Aurora izeneko printzesa bat. Alba Aurorak adats beltz ederra zeukan, inork baino lehenago egunsentia ikusteko goizero eskalatzen zituen zuhaitzen adarretan ez nahaspilatzeko luzera nahikokoa. Alba Aurora oso sentibera eta maitagarria zen, baina oso bizkorra eta kirolzalea ere bai eta, gainera, larunbatero mendietara igotzera edo hondartzan kanpatzera joatea ikaragarri gustatzen zitzaion.

Egun batean zarata arraro bat entzun zuen lehioan. “Nor ote da?”, galdegin zion bere buruari. Printze Urdina zen, alajaina! Eta, azaldu zionez, bera askatzera zetorren. “Baina zertaz askatu behar nauzu?”, galdetu zuen Alba Aurorak. “Ez dakit”, erantzun zuen Prinze Urdinak, nahiko desorekatuta, “beharbada azti gaizto batengandik edo umore txarreko dragoi batetik edo ogro erraldoi batengandik?”.

“Baina nik ez dut ezagutzen azti gaizto bat ere, ezta ogro erraldoirik eta, are gutxiago, umore txarreko dragoirik! Gainera, horrela izanez gero, nik neuk aurkitu nukeen askatzeko era”.

Printzea, egiteko ezer ez zeukala ikustean oso triste jarrita, leiho beretik jaisten hasi zen, baina Alba Aurorak galdetu zion: “Ezagutzen duzu Txinako harresia?”. “Txinako harresia? Bada, ez!”, oihu egin zuen. Eta ezetz esaten bukatzen utzi gabe, printzesak besotik hartu zuen eta leihotik elkarrekin jaitsi, motorrera igo eta monumentu hori ezagutzera joan ziren.

Eta horrela printzesa ezberdina eta Printze Urdina mundua zeharkatzera joan eta lagunak egin ziren... Eta hala bazan ala ez bazan sar dadila kalabazan, ipuin hau hasi baino ez da egin.

2015(e)ko abenduaren 18(a), ostirala

"La educación prohibida"

Hona hemen Ikastetxearen Antolakuntza irakasgaiko bibliografian aurkitu dudan film dokumental oso interesgarria:



"No es el estudiante el que fracasa, es el sistema el que está mal estructurado"
"Enseñamos a los niños a callar y a obedecer, sólo focalizamos el trabajo en algunas áreas"
"Todo el mundo habla de paz pero nadie educa para la paz"

2015(e)ko abenduaren 9(a), asteazkena

Jolas kooperatiboa

Oraingo honetan, jolas kooperatiboaren garrantziaz arituko naiz. Nire ustez, Haur Hezkuntzan jolas mota hau da egokiena, ez duelako inor baztertzen eta ume guztien erritmora moldatzen delako. Gaur egun, oso garrantzitsua da  umeek elkar errespetatzea eta haien artean lehiarik ez egiten  ikastea txiki-txikitatik.
Hurrengo aurkezpenean hobeto azaltzen da zer den jolas kooperatiboa eta hainbat jolas kooperatibo agertzen dira. Espero dut baliagarria izatea zuentzat.


2015(e)ko abenduaren 6(a), igandea

0-3 urte tarteko haurraren mugimendua

Mugimenduaren estimulazioa: 0-3 urte

0-3 urte tarteko haurren mugimendua estimulatzea oso garrantzitsua da, haien etorkizunean gaitasun hauek behar bezala garatuta egoteko. Gainera, mugimendu xehea zein larria kontuan hartu behar ditugu. Hurrengo bideoan mugimendua estimulatzeko hainbat antzeztutako adibide ditugu:

2015(e)ko azaroaren 4(a), asteazkena

"Cuerdas": adiskidetasunaren eta solidaritatearen garrantzia



"Cuerdas" film laburra zoragarri polita iruditu zait. Goya 2014ko irabazlea izan da, "Espainiar animazio film labur onena" kategorian. Filmaren bidez, umeei gaur egungo gizartean garrantzitsuak diren balioak erakutsi ahal dizkiegu, eta aniztasuna aberasgarria dela ikasi behar dute.
Gainera, Kultura Ministerioak filma bere heziketa-bokazioagatik gomendatu du.




Zoritxarrez, kalitate nahiko txarrean dago, baina film osoa eta kalitate onean edukitzeko aukera bakarra erostea da, beraz, espero dut berdin gozatu dezazuen.

Lehenengo sarrera

Kaixo!
Hau nire lehenengo sarrera da blog berri honetan. Bilboko Magisterio eskolako ikaslea naiz eta blog honetan Haur Hezkuntzaren inguruan interesgarriak diren gauzez arituko naiz. Dena dela, hona hemen nire eskolaren argazkia:
Iturria: Magisterio eskola
Hasteko, hona hemen bideo interesgarri bat:


Bideoan Txirriren robota ikus dezakegu (umeei asko gustatzen zaiena) eta "O, Pello, Pello" abestia kantatzen dute hiru pailazoek.

Orain psikomotrizitate saioari buruzko aurkezpen interesgarri bat partekatuko dizuet:



Ni Bilbokoa naizenez, eta badakidanez umeei izugarri gustatzen zaiela abesti ezagun hau, hona hemen:



Azkenik, Haur Hezkuntzan Brownie bat nola egin ahal den azaltzen duen errezeta baten aurkezpena jartzen dizuet: