Kaixo lagunak! Blog hau IKT irakasgaiarako sortu dut eta haren helburua Haur Hezkuntzaren inguruan interesgarriak suertatzen zaizkidan edukiak partekatzea da.
2015(e)ko azaroaren 4(a), asteazkena
"Cuerdas": adiskidetasunaren eta solidaritatearen garrantzia
"Cuerdas" film laburra zoragarri polita iruditu zait. Goya 2014ko irabazlea izan da, "Espainiar animazio film labur onena" kategorian. Filmaren bidez, umeei gaur egungo gizartean garrantzitsuak diren balioak erakutsi ahal dizkiegu, eta aniztasuna aberasgarria dela ikasi behar dute.
Gainera, Kultura Ministerioak filma bere heziketa-bokazioagatik gomendatu du.
Zoritxarrez, kalitate nahiko txarrean dago, baina film osoa eta kalitate onean edukitzeko aukera bakarra erostea da, beraz, espero dut berdin gozatu dezazuen.
Harpidetu honetara:
Argitaratu iruzkinak (Atom)

iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina